
Bihar, irailak 11, Kataluniaren Eguna:
Diada Egunean denok jarriko gara Kataluniari begira. Batzuek diote Euskal Herrian “eredu katalanista” (sic) hartu behar dela. Izan ere, “catalanista” hitzaren kalko okerra eginda, orain batzuek hemen esaten dute “vasquistas” direla... Baina zer da “vasquista” izatea? Esan dezadan ni ez naizela “vasquista”; euskalduna naiz eta Euskal Herri euskalduna, batua, independentea eta sozialista dut amets eta helburu. Baina zer nahi dute “vasquistek”? Vasquista batzuek Katalunia eredutzat hartzen dute. Baina, inork gogoratzen al du zer gertatu da iragan hurbilean
Estatut berri sonatuarekin?
Labur-labur: Boterean egon bitartean, ERCri egurra eman, ematen eta emanen diote etengabe, ERCren barruan liskarrak sortzeko; izan ere, Esquerra-ri la Ezquerda deitzen diote jada: zirrikitua, arraildura. Ezquerra PSC-rekin fidatu zen, eta, azkenik, gauez eta azpikeriaz, CIUk Madril-en Zapaterorekin hitzarmena egin zuen, Parlament-en erabakia errespetatu gabe. Kataluniako burgesiak ZPrekin Madrilen adostutako Estatut berria onartzea iruzur izugarria izan da katalan guztientzat. Estatut berria iruzur handia. Zilegi bekit iruzkin eskatologiko xamar bat egitea: pixa egin eta euria ari duela esan diete.
Posibilistek erantzunen didate: “Baina
Estatut berriarekin zera lortu dute...” bai, hizkuntzaren aldetik, adibidez,
Estatut berriarekin aldaketa aurrerakoi bat eman da; katalana ezagutzeko eskubidea eta beharra dago...
Baina –ai,
baina horiek!- beste aldetik, Administrazioak orain elebiz erantzun dezake, lehen ez bezala.
Eta hemendik aurrera? Inork ez du gogoratu nahi Estatut berriaren iruzurra eta Kataluniaren BPGa (barne produktu gordina) zein den, hortxe dago koxka. Ekonomia ongi badoa, Kataluniak ez du dirurik galduko, baina atzeratze ekonomiko garaia etorri denez... Katalunia larrutik ari da ordaintzen eta gehiago ordainduko du. Eta bitartean, Kataluniako burgesia saiatu eta saiatzen da erasotzen eta suntsitzen benetan min eman liezaiokeen mugimendu oro: errepresioa, han eta hemen.
Zinez,
el mon es un mocador, mundua zapi bat da, eta
botiflers, traidoreak, herri eta nazio guztietan daude. Halere, bai Katalunia, bai Euskal Herria, independenteak izanen dira noizbait. Independentzia ez da pribilegio bat, eskubidea baizik; eta eskubideak ez dira oparitzen, eskuratzen baizik.
No volem ser una regió d’Espanya / no volem ser un país ocupat / Volem, volem, volem / volem la indepedència...