2009-12-12

Montevideotik bueltan

Hainbat eta hainbat urtez bekatuan, olgetan eta alberdanian bizi eta gero, bi seme-alaba koxkorren guraso izanik eta Eliza katoliko apostoliko erromatarrari muzin eginik, ez ezkontzea erabaki genuen orain dela hilabete.

Haatik, Uruguairako hegazkin-txartelak erosita geneukalarik, bikote iraunkorren erroldan izena eman genuen eta, horri esker, itsasoz beste aldera joan ginen, umerik gabe joan ere, ez-ezkontza ospatzeko eta ez-eztei-bidaia egiteko

Uruguain, halere, aukera ederra ukan genuen Ciudad Vieja delakoan, bertan aurkitu baikenuen beheko argazkian erakusten den lekua, bilatu gabe aurkitu ere... Larunbat arratsaldez izaki, itxita zegoen, baina argazki bat ateratzeko tentaldiari ezin izan genion eutsi...

Eta hoberena izan zen argazkian agertzen ez den baina guri begira zegoen Policía Turistica-ko kidearen bisaia.Montevideotik bueltan, hilabetez zeharo utzirik izan dudan blogari ekinen diot gaurtik aitzina eta, segur aski ez da azken post izanen Uruguairi buruz idazten dudana... Geroak erranen.

No comments: