2024-12-02

Begirada poetikoa Esteribarren barna haikuketan

 Olloki herriko eliza zaharrean "Mirada Poética a Esteribar - Begirada poetikoa Esteribarren barna" izeneko liburuaren aurkezpena egin berri da. Inma Biurrunen olerkiz eta Jesús Martorellen argazkiz osatutako egitasmo bat da, liburu bihurtuta, non haiku batzuk ere aurki daitezkeen. Inma Biurrun lagunak eskatuta, haikuak zuzendu eta euskaratzea izan dut eginkizun, eta baita ostiraleko aurkezpen-errezitaldian Inmarekin berarekin parte hartzea haikuak errezitatzea ere. 

Eszenatokia, eliza zoragarri  bat, ez aski ezaguna badarik ere. Izan ere. Ollokiren goiko aldean dagoen San Adrian elizaren barnean dauden margo ederrak lagun genituela, haikuketan aritu ginen, Inma Biurrun erdaraz, nihaur euskaraz, elizaren ozentasuna eta haikuen zolitasuna artezki baliaturik. 


Esteribarko Udalak argitara eman duen libururuan, aran horretako herri bakoitzari poema bat egin dio Inmak, eta Jesúsek, berriz, argazkiekin atondu. Inmak, gainera, dozena erdi bat haiku egin dio herri zenbaiti, eta horiexek dira neronek errezitatutakoak. Jarraian, haikuen lagin txiki bat baizik ez dut erakutsiko; besteak irakurtzeko, liburua eskuratu behar.


Haikuketan
ZABALDIKA

Argi-kolorea
Nartzisoak, berriak,
eliz ondoan.







IROTZ

Jauregi zahar
hori, huntzen artean
arkuko giltza.