2023-08-21

Zahra El Hasnaoui Ahmed-en poema liburua: Amalurra Tirisen

Liman Boisha poeta sahararrak dioenez, Amalurra Tirisen poema-liburuan erbestearen ahots guztiak daude, eta, orobat, erbeste guztien bozak. Baina ez hori bakarrik; izan ere, poema-liburu honetan erresistentzia eta esperantza ere badaude, eta, oroz gain, liburu hau edertasunez betea da, poemak ez ezik irudiak ere badaudela-eta. Iruñeko Iturrama institutuko ikasleek poemak banan-banan irudiztatu dituzte, poema bakoitzak haiengan sortutako sentimenduak eta sentsazioak irudi banarekin lagunduz; poema bakoitzak haiengan eragindako sentipen eta sentsazioen erakusgarri bisuala, nolabait. Hori horrela, irudi bakoitzak poema ikusgarri bihurtzen du, sormen, freskotasun  eta originaltasunez eginak.

 

Saharako Zahra El Hasnaoui Ahmed-en liburu hau bidai-kronika bat da, Zaharak egindako bidaia anitzen emaitza poetikoa. Hainbat tokitara eta lekutara egindako bidaien  kronika ez ezik, bihotzaren eta barne-muinerainoko bidaien kronika ere bada. Zeren eta, ez dezaun ahantzi, bidaia baten helburua ez da edozein portutara heltzea: “Mundua liburu eder batera ailegatzeko egina da”, MallarmĂ©-k zioenez; Amalurra Tirisen moduko liburu eder batera ailegatzeko, diot nik.