Liman Boisha poeta sahararrak dioenez, Amalurra Tirisen
poema-liburuan erbestearen ahots guztiak daude, eta, orobat, erbeste guztien
bozak. Baina ez hori bakarrik; izan ere, poema-liburu honetan erresistentzia
eta esperantza ere badaude, eta, oroz gain, liburu hau edertasunez betea da,
poemak ez ezik irudiak ere badaudela-eta. Iruñeko Iturrama institutuko ikasleek
poemak banan-banan irudiztatu dituzte, poema bakoitzak haiengan sortutako
sentimenduak eta sentsazioak irudi banarekin lagunduz; poema bakoitzak haiengan
eragindako sentipen eta sentsazioen erakusgarri bisuala, nolabait. Hori
horrela, irudi bakoitzak poema ikusgarri bihurtzen du, sormen, freskotasun eta originaltasunez eginak.
Saharako Zahra El Hasnaoui Ahmed-en liburu hau bidai-kronika bat da, Zaharak egindako bidaia anitzen emaitza poetikoa. Hainbat tokitara eta lekutara egindako bidaien kronika ez ezik, bihotzaren eta barne-muinerainoko bidaien kronika ere bada. Zeren eta, ez dezaun ahantzi, bidaia baten helburua ez da edozein portutara heltzea: “Mundua liburu eder batera ailegatzeko egina da”, MallarmĂ©-k zioenez; Amalurra Tirisen moduko liburu eder batera ailegatzeko, diot nik.
No comments:
Post a Comment