2025-05-23

Olerki efrastikoa

 
Olerki efrastikoak adierazpide artistikoak dira, non olerkariak artelan bat abiapuntutzat edo oinarritzat hartuta —dela irudi bat, dela argazki bat, dela eskultura bat ene kasuan bezala—, artelan horren idatzizko deskribapen edo interpretazio bat egiten duen. Poetak beraz, koadro edo beste artefaktu artistiko baten lan osagarri bat egiten du, eta ez du zertan deskribapen hutsa izan; izan ere, artelana pizgarria da, akuilu, eta joko poetikoaren bidez, olerki efrastikoek artelanaren perspektiba ezberdin bat eskaintzen dute jatorrizko artelanari gehigarri bat eransteko, jatorrizko artelana zabaltzeko, orobat, artelanaren eta literaturren arteko uztarri bat sortzen delarik.

Pablo Juarros eskulturgilearen Izenik gabeko eskultura baten olerki efrastiko bat idazteko eskaera jaso eta uhartearraren eskulturaren argazki bat igorri zidan arduradunak, 




Argazkia ikusi eta irudia buruan jiraka-biraka ibili eta gero, hona hemen emaitza: soneto efrastiko bat

Eskulturak enegan pizten du gozamena,
limurtzaile, materiaz sortzen baitu hutsa
eta bizigai bilakatu izarren hautsa,
zizelkari onaren gaitasun nabarmena

Sentsazioa izaten da norberarena
obra berak irudi anitzak darakutsa
harrotzen du ezberdin norberaren errautsa,
baliatuz ukipena eta ikusmena.

Eskulturak iradokitakoa aditu
arnasa hartuta, askatu zure modura
berrasmatzeko behar baita betarik batu.

Sentimenduek sustatzen dute eskultura;
berdin alderantziz eskulturak ere ditu
gozpuzten eta erakusten



Horixe izan da Diversidades / Dibertsitateak erakusketarako ene ekarpema, hogeita bost artelanez eta bertze horrenbertze poemez osatua, Nafarroako Liburutegian maiatzaren 31ra arte ikusgai dagoena eta ekainean Nafarroako Parlamentuan ere egonen dena.