Horregatik, muga fisiko guztien gainetik eta sasi uste edo uste ustel guztien azpitik bideratu dugu Aspaldiku Elkartea, Nafarroako kultura hedatzeko elkartea.
Aspaldiko partez behar zena. Poeta eta poesia zale batzuek aspaldi eskatzen zuten. Aspaldiko kontua da, beraz, poesiaren inguruan biltzea, eta poesia irakurtzea, entzutea, sortzea, idaztea, gozatzea. Aspaldiko partez ibiltzen ginen batzuk egitasmo horren inguruan jira-biran; iaz estreinakoz egindako Nafar Poesiaren Bestaren harira bildu ginen batzuk eta aspaldiko egitasmoa gauzatu dugu.
Gure xedeak xumeak bezain garrantzitsuak: jarduera kulturalak antolatzea: hitzaldi, biltzar edo topaketa poetikoak antolatzea; liburuak, aldizkariak eta ikerlanak argitaratzea, biak ala biak, bai euskaraz bai gaztelaniaz.
Halaber, prest gaude gure laguntza eskatzen duen beste elkarte edo instituzioekin elkarlanean aritzeko, ideiak trukatzeko eta bestelako jarduera kulturalak sustatzeko, zubiak eraikiz, mugak gaindituz, kulturaren esparruan ekimen bateratuak bideratuz; muga guztien gainetik eta sasi guztien azpitik poesiak batzen gaituelako.
Horren erakusgarri, heldu den larunbatean, ekainaren 2an, Agoizko Kultur Etxean Aspaldiku-k antolatu duen Nafarroako Poesiaren II. Biltzarra, non zu-zeu, poeta edota poesia zale zaren hori, gonbidatuta zauden.
1 comment:
Aspaldikuen eskutik, olerki errezitaldia Liburuaren Ferian, Iruñean.
href="http://aspaldiku.blogspot.com/2007/06/olerki-errezitaldia-liburuaren-ferian.html">GAzteluko Enparantzan
Post a Comment