Ezkabaren talaiatik oso ongi ikusten da Iruñea. Talaia lasai honetatik, sanferminak beste ikuspegi batetik ikusten dira.
Hogeita bederatzi urte joan dira Germán Rodriguez hil zutenetik. Aurten ere, German gogoan eta bihotzean izan dugu San Ferminetako festetan. Eta aurten Barcina alkate andere txit agurgarriak kendutakoa, dagokion lekuan jarri du euskal jendeak. Ea noiz arte irauten duen hilarriak! Tamalez, espero izatekoa da Barcinak hau ere kenduko duela eta, zer gerta ere, argazki zenbait atera genituen Ezkabaren Talaia honetatik.
Ez Tele Tabarra-n, Ez Canal Cutre-n, ez Euskal Tedespista-n, ez dituzu irudiok ikusiko.
Goizeko omenaldi hunkigarrian Xabier Silveira bertsolariak kantatu bezala, "isuritako odola ez da alferrik izango".
Arratsaldeko manifestazioa ere jendetsua izan da, eta Ezkabaren talaia honetatik, besteak beste, Ezkaba mendi hau biziki maite duten bi euskal presoren argazkiak ikusi ditugu: David Cebrian eta Ibai Aiensarenak.
Aurten ere, Ezkabaren talaiatik aditu dugu presoen aldeko aldarria, komunikabide gehien-gehienek ezkutatu duten arren.
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
3 comments:
Tamalez, udaltzainek kendu omen dute jada, gauez eta azpikeriaz. http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2007-07-10&orria=043&kont=007
Gauzak zer diren, aurkitu dut 1985eko liburu zahar batean, Germán Rodriguez Sainz-i eskainitako poema zahar bat:
¡Qué Sanfermines de Sangre
por el toro de tu cuerpo!
¡Qué pezuñas de metralla
por la fiebre de tu "encierro"!
(...)
Liburua Por Navarra du izena eta egilea... Victor Manuel Arbeloa
Nola aldatzen diren gauzak, kamarada!
Larunbata honetan, 15ean, eguerdiko 13:00tan, baduzu zerbait ospatzeko. Azkenik, hilarria dagokion tokian!
Post a Comment