2011-02-12

Tabakoaren ke lainoak


Esan dezadan, hasteko, ez naizela erretzailea. Halarik ere, tabakoaren inguruko lege hauekin guztiekin iruditzen zait Estatuaren hipokresiak goia jo duela. Izanez ere, Espainiako Estatuak berak, estankoen bitartez, hamaika miloi euro mozkin eskuratzen duelarik, tabakoaren aurkako legeekin estutzen ditu erretzaileak, batzuetan, absurdoarekin mugarri izateraino estutu ere. Tabakoaren ke-lainoak dira, benetako arazoak estaltzeko.

Ez dezagun hitz egin langabeziaz, bankarien irabaziez, politikarien etekinez, kapitalistek sortu eta langileok ordaindu behar dugun krisiaz, sortu berria den Sortu alderdiak sortu duen panorama berriaz. Hitz egin dezagun tabakoaren keaz. Egunen batean, haizeak eramanen du tabakoaren kea, eta orduan kartera ohostu digutela ohartuko gara.


3 comments:

gotzone said...

Ados nago zurekin Josu, gustiz ados. Gotz

Naiara said...

Pozten naiz nire korreoek zure inspirazioa pizteaz... jeje

agustin said...

XXI. mendean, garaiko "indioek eta bakeroek"... ezin elkarrekin bake-pipa erre, aizu!
;)