2013-01-07

Julen Zelaieta eta Aimar Karrikarekin hitzordua

Aste honetan Iruñean antolatu den jai baterako gonbidapena egin nahi dizuet, heldu den ostiralean, hilak 11, bertso merendua antolatu baita Zaldiko Maldiko elkartean, Antsoleaga karrikako 9. zenbakian, arratsaldeko 19:30ean.

Jaia izango da, Berrialaguna egitasmoa Iruñean hobeto ezagutarazteko xedea ere baduena, baina batez ere janez eta edanez, bertsolarien laguntzarekin, tarte polit bat pasatzeko asmoz antolatu dena.  Bertan Julen Zelaieta eta Aimar Karrika ariko dira kantuan, Zaldiko Maldiko elkartearekin eta bertsolariekin batera antolatua.


Animatu eta etorri Zaldiko Malditora (sic).


No comments: