2013-05-01

Adiotz

Gure hizkuntza zaharrean ez dago idatzizko tesu administratibo askorik, Baina badira batzuk, Bat, adibidez, ezkontza-agiri bat. Berriozartik hurbil, Adiotzen, Izarbeibarrean, aspaldi idatzia. Jasotako prezio berean dakarkizuet:

“Nic Juana y Martín arçenaut eure sposoçat / eta hic arcaçan yre esposoçat / eta prometaçen diat ez vide senarric eguiteco y baycen viçi nayçen artean / eta guardaçeco lealtadea / ala fede, ala fede, ala fede”

Juanaren eta Martinen arteko ezkontza-zin honetan “baycen” dugu, eta ez “Barcina”, baten batek irakurri nahi izan duen gisan... A, irakurle gaizkile hori! Zuk irakurri duzu: “gurdatzeko lealtadea” horretan Barcinak Robertico Jimenezi eskatzen diona! Baina atzoko bileran, berriz ere, kalabazak!

Aspaldiko agiri horrek Barcina eta Roberticoren artekoa amodio-desamodio irudikatzeko balio lezake; eta Adiotz herrian eginiko argazkiak, behean duzun horrek, aldiz, denok buruan dugun nahia eta desira: noiz erranen digu AdiosBarcinak? Udaberri honetan? Udan? Udazkenean? Hurrengo neguan? Ala legealdi hau bukatuko du? Porra bat eginen dugu? 



1 comment:

Marisa Arruabarrena said...

Ez dakit zer zabiltzaten aspaldi honetan... Bardeetako beroak burmuinak kiskali ote dizkizueten beldurrez nago!!!!
;)