2013-12-19

Japonian irakasle

D ereduko irakasleon kontrako ikerketen, jazarpenaren eta asmo zitalen aurrean, atzoko manifestazio jendetsuak bizkortzeko eta suspertzeko balio izan zuen. Ia-ia den-dena esanda dagoenez gero, zaila da deus berririk idaztea. Halere, kontu jakina da Japoniarekin sentitzen dudan zaletasuna, eta blog honetan bertan hamaika erreferentzi duzu Japonia dela eta. Neguko solstizioaren oporraldiaren atarian gaudelarik, Internetetik hartutako irudi bat egokitu eta euskaratu dut hemen geldi dadin, ondo merezitako oporren atarikoan, euskarazko irakaskuntzan aritzen diren guztientzako opari.
Norberak atera ditzala bere ondorioak Barcinak eta Iribasek auspotu duten oldarraldiaren karietarat. Nik Japoniarekiko nire miresmena handiagotzeko beste arrazoi bat daukat. .

No comments: