Zer
idatzi eta nola idatzi. Idazleak hartu beharreko erabaki bikoitza.
Nik baneukan zer idatzi, baina erabakirik zailena izan zer nola
idatzi erabakitzea. Arrunta izan daitekeen istorio honek, zuzen
idatzita izateaz gain, doinu berezi bat behar zuen. Izan ere,
agerikoa da ipuin orok zuzen idatzia behar duela, zuzentasun
gramatikala conditio sine qua num dela testu bat testua izan
dadin, gramatikalki correct izan behar duela; baina testu
literario batek, gainera, prosodia ere eduki behar du, eta ez naiz
soilik poesiaz ari, baizik eta prosaz, narratibaz.
Prosaren
barneko erritmoa garrantzitsua da oso, prosaz idatzitakoak ere
baduelako nolabaiteko melodia, nolabaiteko soinua. Izan ere, euskaraz
kontatzearen eta kantatzearen arteko diferentzia letar batean datza,
letra bakar batean baino ez: gure hizkuntzan kontatzea eta kantatzea
elkarren eskutik datoz. Narrazioak idazten ditugunean ere erritmoa,
prosodia atsegingarria, ezinbestekoa da, narrazioa narrasa izan ez
dadin.
Hiru miru izeneko ipuina idatzi dut hori guztia kontuan hartuta, eta Maite Ramosen irudi ederrez aberastua argitaratu berri da, denonartean argitaletxearen eskutik.
No comments:
Post a Comment