2017-04-17

Te kikara

Te-katiluak ez dira xaboiaz garbitu behar, urez baizik. Te-katilu honen arrakala finetan istorioak jasota gelditu dira, katilu honen iguran entzundakoak, eta xaboak deseginen lituzke; urak ez, ordea. Urak katilua garbitu egiten du, baina bere baitan bildutako istorioak ez ditu ezabatzen. Horregatik maiteago ditut katilu zaharrak berriak baino, portzelanazko arrakala txikietan istorioak gordetzen dituztelarik.

Haatik, katilu berriek ere badute bere xarma, diztira, bere baitan istorioriorik ez duten arren, oraindik. Istorio berriak biltzeko prest daude.

Ausarkeria ote da te-kikararen inguruko haiku bat asmatzea? Ez da asmatu beharrik, begien aurrean daukat-eta:

Bedats haizea
apiril-goiz honetan,
kikara bero.




No comments: