2021-06-16

Euskaldunok pairatzen ditugun zazpi madarikazioak

 

Erdaldunek sortutako guri buruzko astakeriak irensteko

gaitasun neurrigabea,

zorri-izurritea bezain gogaikarria


Gure arteko liskar txikiak muturreraino eramateko

zaletasun ikaragarria,

ultzera-izurrite bat bezain akigarria


Besteen erdipurdikeria eredutzat hartzeko

jokaera etsigarria,

euli-izurrite bat bezain astuna


Borroka kainitiko antzuetan katigatzeko

grina gorria,

abereak hiltzea bezain ergela


Geure burua min eman arte gutxiesteko

gaixo-portaera akigarria,

behe-laino trinko iraunkorrak


Txoriari hegoak ebakitzeko itsukeria

egoaren izenean eta gizenean,

txingor oro-suntsitzailea


Etsaiaren ele ederrez limurtuak izateko

joera suizida.

Zazpi madarikazio biblikoak nola.




Iragan den igandean aurkeztu zen liburua Senperen, COVID 19 malapartatuaren ondorioz ohi baino beranduago aurkeztu ere. Egun ederraren gaineko kronika ttipia Olerkarien Eguna 2021 blogean  eta YouTuben aurkezpen laburra

No comments: