Harriduraz
irakurri dugu Espainiako Gobernuaren eta Marokokoaren arteko agiria, non, antza
denez, Espainiak Sahararentzat lehenesten duen Marokoren proposamen zahar bat, autonomia
plan bat, hori benetako soluzio bat balitz bezala.
Pedro Sanchez
Maroko okupatzailearen alde lerratu egin da, Espainiak duen erantzukizun
historiko, juridiko eta politikoari muzin eginda. Izan ere, Espainiak badu
oraindik erantzukizun hori. Orain arte, Saharako herritarrak egonarriaren eta
kemenaren eredu izan dira urte hauetan guztietan.
Sahara ez dago
salgai eta ez dago bakarrik. Sahararen aldeko talde eta elkarteek fermuki
eskatzen diogu Espainiako Gobernuari, gobernuari berari sostengua adierazi
dioten talde orori eta baita oposizioko taldeei ere ahaleginak biderka
ditzatela Espainiako Gobernuak hartu berri duen jarrera irmoki gaitzetsi eta nazioarteko
eskubideen alde egin dezaten. Izan ere, jarrera berriak hautsi egiten du
Sahararen auzia dela-eta azken 46 urteotan egon den kontsentsu handia. Benetako
soluzio politiko justua nazioarteko eskubideen gauzatzetik etorriko da,
autodeterminazio erreferendum baten bidez.
Espainiako Gobernuak beti aurrez aurre izanen gaitu autodeterminazio eskubidearen eta Sahararen independentziaren alde borrokatuz arrazoia gure alde dagoela jakiteak ematen digun indarrekin.
Saharan ere, Autodeterminazioa eta Independentzia!
No comments:
Post a Comment