D oneztebe herriko liburutegira etorri eta ondoan aparkatzeko pagotxa izan dut, frontoiaren parean, laxoa izeneko modalitatea oraindik egiten den toki bakarrenetako bat. Doneztebera etortzea beti zait laketgarria, bertan barnetegi bat egin bainuen gazte nintzela euskara ikasteko... Haiek garaiak, haiek!
Kamishibai saioa emateko dena prestatu egin dut, lehenik ene burua,
gero bertze guztia: butaia, ipuin sorta, aulkiak... oihal beltz bat
ere jarri dut atzeko aldean umeek arreta gal ez dezaten.
Dena prest 16:54
Kalen eta biok etortzekoak ginen, baina Kalenek gripea harrapatu edo, hobeki esanda, gripeak Kalen harrapatu egin zuen, eta azkenik ni bakarrik etorri naiz, bai kamishibai saioa egiteko, baita hitzaldia emateko ere.
Dena prest 17:52
B.-k erran du hunkigarria
egin zaiola argazkia
A.-k adierazi du elkarlana
egin diola iradoki
Z.-k, ordea, transmisioa
ekarri diola gogora irudiak
T.-k, aldiz, aberastasuna,
biek ala biek elkarrengandik ikasten dutelarik
A.-k, berdinen
arteko tutoretza
kontzeptua azaldu du argazkiaren kari.
Nihaurrek erran dut mutiko handiak
txikiari nola laguntzen dion iruditu zaidala ederrena.
Zeinen gutura Doneztebeko liburutegian! Luzatu egin gara, luzatu, baina inori ez zaiola inporta dirudi. Izan ere, normalean 20:00 ixten da liburutegia, baina liburuzaina bera gurekin gelditu da, biziki gustura bera ere. Argazki bat eginen dugu bukatzeko?
Denak prest? 20:32 KLIK!
No comments:
Post a Comment