Kabalgata guztietan botatzen dituzten goxoki guztiek ere ez lukete gozatuko errege magoen garraztasuna. Ezkabako talaia honetatik argi eta ozen aldarrikatu nahi dut boikot egiten diodala errege magoen kabalgatari.
Izan ere, erregeak gurasoak dira!
LETRAK LOTZEN, ISTORIOAK ALETZEN
Kabalgata guztietan botatzen dituzten goxoki guztiek ere ez lukete gozatuko errege magoen garraztasuna. Ezkabako talaia honetatik argi eta ozen aldarrikatu nahi dut boikot egiten diodala errege magoen kabalgatari.


dute umorerik eta, agian, horregatik demokrazia ulertzeko oso mosu sui generis dute. Azken adibidea: Iruñeko Udalak bertan behera du inkesta bat gehiengoak Olentzeroren alde egin duenean; alegia, "gustatzen ez zaidanez emaitza, bertan behera gelditzen da inkesta"... Niri gogora ekartzen dit eskolako patioko harroskoen jarrera; "baloia nirea denez, nik irabazten badut, ongi! Eta irabazten ez badut, baloia eramaten dut". To, demograzia. Olentzerori eskutitza bidaltzeko garaiz zaude oraindik, baina ez Zizurkoari: Zizurko Erreniaga Ikastetxe Publikoan sartu eta Olentzerori sua eman zioten umorerik gabeko horiek. Umorerik gabeko horiek ARGIA ikastolan egin duten balentria ez ahaztu, pintadaz josita utzi dute-eta Tuterako Ikastola.