Euskal Herriaren antiopodeetan Australia dugu. Ezer gutxi heltzen zaigu handik... Antipodeetatik hain zuzen ere, begi-belarrientzako opari bat heldu zitzaidan: Living Loud.
Ez da ohiko banda bat, hainbat eta hainbat rock taldetan ibilitako musikari zoragarri batzuen esperimentua baizik. Bob Daisley-ren ekimenez bildu ziren duela bost urte bost musikari handi: Don Airey, Lee Kerslake, blog honetan behin baino gehiagotan agertu den Steve Morse, Bob Daisley bera eta Australiako rock abeslari famatuena den Jimmy Barnes.
Living Loud-en bildu ziren, besteak beste, Ozzi Osbourne-rekin ibilitako hiru; Whitesnake-n, Deep Purple-en eta beste hainbat banda mitikotan ibilitako munstro batzuk... Lagun zaharrak bildu, Ozziren garaiko bost abesti on berreskuratu eta beste bost berri egin dituzte. Living Loud egistamoa gauzatu zen eta izen bereko CD bat eta DVD zoragarri bat da horren lekukoa:
Jimmy Barnes tai gabe aritzen da behera begira abesti gehienetan... adinak ez du barkatzen eta abestien hitzak apuntatuta zituen orri handitan, ikuspegi zenital batean ikus daitekeen modura... Tira! Gutxienekoa da: luxua da ikustea eta entzutea musikari zahar hauek oraindik kaƱa ematen...
Euskal Herrian ezinezkoa da zuzenean erostea... Eskerrak Internet dugun.
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment