2009-07-26

Eisi disi: Live at Donnington

Aurrekoan idatzi dudan gisa, Donnington-en hainbat eta hainbat kontzertu historiko egin dira. Gogoangarria, dudarik gabe, eisidisikoek -AC DC-koek eman zutena duela urte batzuk, batzu-batzuk izan ere. Nik kontzertu horren dibidi 1 -DVD bat- daukat, baina erabiltzearen poderioz erdi-hondatuta dudala ohartu nintzen lehengoan... A ze disgustua, nirea!

Zorionez, gaur egun dena (omen) dago Interneten...

Den-dena ez dakit, baina dibidi horren hasierako kanta on-ona bai: Thunderstruck. Gaur bezalako udako iluntze bero-sapa-puta hauetan, babestu ekaitzetatik eta gozatu musika ona.
Hasierako abestia denez, Angus kapela eta eskola-txamarra gorria jantzita agertzen da oraindik, baina abestiak aurrera egin ahala...



Eta kontzertu hori gogoangarria izan bazen, Barzelonan ekainean egindakoa ez omen zen makalagoa izan. Kontatu didatenez, Txantreako koadrilla bat joan omen zen kontzertura ad hoc eginiko kamiseta batekin: Back in black mitikoarekin jolas eginik, Bask is bask (sic) leloa zeraman kamiseta jantzita joan omen zen koadrilla osoa, ikurriƱa hondoan eta AC DCren logoa uztarturik... Nik aurtengo sanferminetan ikusi nuen kamiseta hori: inork al daki lortzerik dagoen?

No comments: