Batzuek ez dute oporrik hartzen. Gaur goizean izan dut etxean gonbidatu gabeko bisitari pare baten bisita. Jehová-ren lekukoak zirela ez didate esan beharrik izan: ageri-agerikoa zen. Goiko irudia duen panfletoa eman didate... Panfletoko galdera hori erretorikoa da, erantzunik behar ez duena; izatez, mundua bukatzen bada, bukatu da fandagoa: fini eta kitto, finikito. Bai, badakit galderaren gakoa determinatzaile horretan datzala,
este horretan... A zeinen
listoak diren! Aitortu behar dut galdera-amu hori ongi hausnartuta dagoela, baduela indarrik. Finean, inozoek hoska egiteko beita apokaliptikoa
made in USA. Izan ere, zenbat aldiz bukatu behar da Mundua? Lehengo lepotik burua lekuko horiek...
Antzararen bidetik bidali gabe, antzarak ferratzera bidali ditut. Erruki-begirada batekin batera eman didate panfletoa, aurki eginen duten
meeting baterako gonbitearen batera... Lekukoak joan eta gero, gogora etorri zait Berriozarko nire lagun batek horrelako bisita batean beste lekuko batzuei emandako arrapostua:
Benetako Jainkoarengan sinesten ez badut, nola sinetsiko dut, bada, zuen Jainko horrengan.
Tamalez, horrelako kontuak desorduetan gogoratu ohi ditut nik. Agian horregatik idazten ditut blog honetan...
No comments:
Post a Comment