2011-04-01

Somerset Maugham Berriozarko Irakurle Klubean

Euskaraz sortutako liburua bat eta euskarara ekarritako beste bat tartekatzeko irizpideari jarraiki, hurrengo liburua itzulpen bat da, Xabier Olarrak egina.

Willian Somerset Maugham idazlearen Sei Istorio izeneko liburua izanen dugu mintzagai hurrengo tertulian. Sei istorio izeneko liburuaz mintzatzeko hitzordua finkatuta dago jada: maiatzaren 11n, 19:30ean, ohi den gisara, Berriozarko liburutegian.

Aste Santuan tartea delarik, ez biltzea apirilean deliberatu dugu; denbora dexente dago, beraz, liburu honetako sei ipuinak patxadaz irakurtzeko maiatzaren 11ra bitarte luze honetan.

Gogoratu Irakurle Kluba zabalik dagoela eta, hortaz, aukera dago jende gehiago biltzeko gurera. Liburuaren ale bat eskuratzeko aukera duzu liburutegira joanda.

No comments: