2011-12-23

Agosti Xaho eta Euskal Pizkundea mintzaldia



Agosti Xaho eta Euskal Pizkundea” mintzaldia eginen da Berriozarren hilaren 27an.

Agosti Xaho, aitzindari bakartia liburua izanen dugu solasgai egilearekin, Xabier Zabaltza Perez-Nievasekin.

Aurten berrehun urte bete dira Xaho jaio zenetik eta urtean zehar hainbat ekitaldi egin dira haren izena eta izana hobeki ezagutzeko, besteak beste, Donostian EIEren eskutik egin  jardunaldia edota  Xabier Zabaltzaren beraren liburuaren aurkezpena Hendaian.

Xahoren omenez egin diren ekitaldien zerrenda osatzeko, Zorroka euskara taldeak antolatua den jarduera hau abenduaren 27an eginen da,  asteartean, 7etan, Berriozarko Kulturgunean.

No comments: