Neuronen arteko krak
eta izen zehatz bat,
leku-izen bat,
data jakin bat
zergatik ez dakorkizu burura
gehien behar duzularik?
Izen zehatz hau,
leku-izen ezagun hori,
data esanguratsu hura
gogoratu nahian
—eta ezinean—
zabiltzalarik,
krak hori
barru-barruan
sentitu duzun pertsona bakarra
ez zarela jakiteak
ez dizu laguntzen.
Gutxien bilatzen duzularik
Oskar, lantegiko atezainaren izena,
Valltorta, labarreko arte-lekua
Castellò-n,
eta azaroaren 14a, aita hil zitzaizun
eguna,
agertuko zaizkizu
atea jo gabe ere.
Izan ere,
ederra da iluntasuna
ederra ere, argitasuna
No comments:
Post a Comment