Honekin ematen ditut
gauaren oren luzeak. Itxuraz ez da oso erakargarria, baina zin dagit
ase ezina dela, eta azken tanta xurgatu arte ez didala bakerik
ematen, batez ere gaueroko lehen hustuketan.
Gauero-gauero nauka
harrapatuta, ia-ia bederatzi oren luzez, eta bost aldiz esnatzen nau;
hilabete elkarrekin daramagun arren, ez dut lortzen bere erritmora
egokitzen, estu-estu loturik nauka eta.
Diotenez,
zientifikoki frogatuta omen dago, egoera berrietara egokitzeko 21
egun behar omen du gizakiak... Bada, nik muga hori gaindituta ere, ez
naiz laketu, eta gainera, ez dakit nahi dudan...
Amerikarra da
berez, eta Baxter du bere grazia, nik Bazterretxe deitzea nahiago
dudan arren, etxeko bazter batean egoten baita gau eta egun; izena
ere, jarri diot, Betty, beti-beti hor nire zain egoten baita.
Umorez saiatzen
naiz hartzen gauero-gauero dialisi-makinari lotuta egon behar hau,
eta amorantea deitzen diot, batere maite ez dudan arren, eta amore
eman nahi ez dudalako... Hauxe duzue, biluz-biluzik, nire
amorantearen argazkia...
No comments:
Post a Comment