2016-04-06

Auxtin Zamorari, esker onez

Sofokles greziarrak zioenez, “Espero ez den poza baino poza handiagorik ez da”. Poza handiz biltzen gara urtero hemen, Larralden, eta aurten ere espero izateko poza hartu dugu berriz ere lagun zaharrak ikustean, eta baita lagun berriak egitean ere. Egia da Hatsaren Egunaren karietara batzuk elkar ikusten dugula soilik urtean behin; egia da, bestalde, Hatsaren Egunean ezagututako lagun bat beste nonbait topatzean —Hatsaren poesiak emandako poza espero gabe berritua —ematen duela poza handia. Are poza handiagoa ematen du lagun berriak egiteak, urterik urte Hatsaren poesiaren arrimora beti aurpegi berriren bat, hats berriren bat, gehitzen zaiolako taldeari.

 Eta taldea diot, oso talde sui generis izanik ere, eta taldea bada batez ere Auxtinek egindako lan eskergari esker izan da; hori bai dela pozgarria, Auxtin Zamora den bezalakoa izatea: langile fina eta umila, euskaltzale suharra eta eskuzabala. Espero ez den poza baino poza handiagorik ez da, zioen Sofokles zaharrak, eta egia bada —eta gure azpilanaren oihartzunik heldu ez bazaio gure lagunari—, espero ez duen opari xume bat eman nahi diogu Hatsa elkartearen buru, beso, bihotz eta giharra den Auxtin Zamorari.



Hatsaren Egunaren kari, hori izan zen Auxtin Zamorari egindako testua.

No comments: