bi
horman.
Une batez ezin izan nuen arnasarik hartu.
Birao bat esan nuen.
beste birao bat.
Eta azkenik, mututu nintzen
eta azkenik mugitu gabe gelditu nintzen marko batean agondurik
bizitzen saiatzen
arnasa hartzen saiatzen
eta neure buruari esan nion
azkenik
ene jainkoa
gertatu egin da
azkenik
gaur
hilak 19
hirurogeita hamarreko uztailean.
1979ko uztailaren 19an idatzia, Nikaraguari eskainia
Atzo Fronte Sandinistaren garaipenaren urteurrena izan zenez, Idea Vilariño olerkari uruguaiarraren poema bat euskaratzea bururatu zait. Ez da lehendabiziko aldia Nikaragua agertzen dela blog honetan bertan, ezta Idea Vilariño olerkaria ere... Azkenik ez da azkena izanen, segurki
No comments:
Post a Comment