Beste
urte batez, gure preso eta iheslariak gogoratzen. Beste urte batez
preso eta iheslariak etxetik at dugun azken urtea izan dadin
nahimenarekin. Beste urte batez, baina, errealitate gordinak badirau.
Dispertsio politikoa, mendekatzailea, kriminala, duela urte anitz
PSOE eta EAJ bezalako alderdiek adostua, indarrean dago oraindik.
Hori dela kausa, senideak behartuta daude astebururo kilometroak eta
kilometroak egitera eta, xahutzen den dirutzaz gain, bidaia luzeek
dakartzaten arristuak, istripuak, eta bisita egitea eragozten ahal
dien edozein ustekabe txar; hori horrela astebururo, beste urte
batez.
Bereziki
larria, gaixo dauden presoen egoera. Gaixorik dauden presoak artatu
ezean, euren osasunak okerrera egiten du. Hori tortura zuria da,
tortura pesoentzat eta tortura senideentzat, hauek pairatzen baitute
inpotentzia lazgarria baita. Horra hor Josetxo Arizkurenen edota
Iñaki Etxeberriaren adibide latzak.
Ezin
ahaztuko dugu preso politikoei ezarri nahai zaien bizi bitarteko
kondena ezkutua. Hori guztia salatzeko eta geldiarazteko SARE
hiritarrak abian jarritako trena hartu behar dugu guztiok.
Horregatik, beste urte batez, eta jaietan egonik ere, dispertsio
politika kriminala bertan behera uzteko aldarrikapena egiten dugu,
eta beti ere irribarrea galdu gabe.
Berriozarren
ditugu lau lagun Berriozartik oso urrun IÑAKI, Toledon, 520
kilometrora; JOSEBA, Puerto de Santa Marian, 1050 kilometrora, eta
MIKEL ta IBAI, Monterroson, 640 kilometrora, eta beraiek badakite
maite ditugula eta gogoan ditugula beti, baita jaietan ere.
Etxean
nahi ditugu! Iñaki, Joseba, Mikel eta Ibai, etxera; preso eta
iheslari politikoak Euskal Herrira.
No comments:
Post a Comment