Ryookan
XVIII. mendearen erdian jaio zen, Japoniako familia zahar eta
ospetsu baten baitan, eta gazte-gaztetatik ibiltzen omen zen beti bere
kasa, bakarti, ametsetan, begirada galdua zuelarik. Behin, gaztetan, begirada
ameslari zuela, aitak purrusta egin omen zion eta esnaturik zela
bederen amets egiteari uzteko agindu omen zion, zeren begirada galdu
horrekin jarraituz gero, azkenik arrain bihurtuko baitzen. Orduan Ryookan
azkar egin zuen ihes. Handik ordu batzuetara, ama itzuli eta galdetu
zuen ea non zen Ryookan gaztea. Aitak gertatutakoa azaldu eta
itzultzen ez zelarik, aita-ama abiatu ziren seme galduaren bila. Bila
eta bila, iluntzean hara non aurkitzen duten seme galdua,
itsasertzean, urari begira, arrain noiz bihurtuko zain.
Ryookan gazteak erakutsi zuen erlijioarekiko interes bizia. 20 urte bete gabe zela,
familia utzi, burua soildu, monje-habitua jantzi eta hauxe diosku
Rookan gazteak: “Jendeak monje bihurtu eta zazen egiten hasten da.
Nik lehenago egin dut zazen eta gero bihurtu naiz monje”. Dogen-en
obrak ikasi eta tenploetara joaten zen obrak ikustera eta
ikastera.Tenploetan dagoen jerarkia ez zuen Ryookanek maite, eta
harrezkeroztik nahiago izan zuen etxola xume batean bizi eta eskale
modura ibili tenploetan bizi baino, bizitza osa eman zuen era xume
eta umil horretan bizitzen. Zaharra zela Teishin ezagutu zuen, bera
baino 29 urte gazteago zen monja bat eta oso harreman berezia izan
zuten. Teishinen eta Ryookaben arteko solasaldi poetikoak euskaratu gabe daude oraindik...
Ryookanen liburuttoaren kari, haikuez, haikuguntzaz eta, oro har, poesiaz mintzo gara gaur Iruñearen bihotzean.
No comments:
Post a Comment