2017-08-19

Ryookanen 101 haikuak Hats Arten mintzagai

Junkar Mugartza eta Auxtin Zamorarekin, konpainia noblean
Gaur Senpere-Amotzen, Ryookan poeta japoniarraren 101 haikuak izan ditugu solasgai.  Ryookanen 101 haikuak  liburua iragan den udazkenean aurkeztu nuen, eta horren kronika ttipia egin nuen. 
NUPeko irakasle eta laguna den Junkar Mugartzak liburuaren aitzin-solasa idatzi zuela eta, gaur ere hitza hartu du eta liburuaren inguruko sekretu ttipiak —eta beste sekretu batzuk ere— aletu ditu. 
Haiku klasiko hauek euskarara ekarriak, hutsune txiki bat betetzen da, zeren eta Eduardo Gil Berak idatzi zuen bezala, ezerk ez dio hainbeste kalterik egiten euskarari nola poeta handi batzuen ausentziak.
Haiku klasiko hauen bidez Ryookanek naturan sentitutakoa transmititzen saiatu naiz, eta espero dut aware delakoa —emozioa, sentsazioa, mira...—  irakurleak ere sentitzea.
Olerkarien aterpe den Larralden Hats Arte ekimena antolatzeagatik eskerrak ematea baizik ez zait gelditzen Auxtin Zamorari; milatan esker!  


  

No comments: