Elkarrekin
Esnatzeko Ordua nobelaren hasieran, Kirmen Uribek Thomas Mann Nobel
saridunaren aipu bat ekartzen digu gogora: “Benetako gertaera bat
idazteko premiazko da hura jazo zenetik urte batzuk igarota izatea;
edo, bestela garai historiko berri batean sartuta egon behar duela
gizarteak”.
Inpunitatearen aurkako irudiak izeneko zikloa
prestatu du Sanferminak 78 gogoan elkarteak. Hiru filmez osatutako
ziklo honetan, atzo ikusi genuen Irlandari buruzko Bloody Sunday.
Paul Greengrassen-en film hau, 2002koa da, Bloody Sunday edo Igande
Odoltsuko gertaerak izan eta handik hogeita hamar urtera egina. Eta
ikusi genuen filma duela hamasei urte egina da; beraz, duela
berrogeita hamabost urte pasatu dira igande odoltsu horretatik eta
Irlanda beste garai historiko batean sartuta dago.
Filmean ikusi genuen 1972ko urtarrilaren 30ean
Derryn gertatutakoa. Igandea zen, eta arratsalde hartan eskubide
zibilen aldeko manifestaldi baketsuaren aurka oldartu ziren soldadu
britainiarrak: 14 hildako eta beste horrenbeste zauritu eragin
zituzten. Horietako bat, Tony Dohertyren aita, Paddy Doherty; Tony
Doherty, atzo etortzekoa zen lagun irlandarra, azkenik ezin izan zen
etorri.
Inpunitatearen aurkako irudiak zikloari hasiera
eman zitzaion atzom, eta datorren asteartean, 20an, Mexikoko Tlatelolco, Las
claves de la masacre, —Sarraskiaren gakoak— eta hilaren 27an
Kataluniako La Revolta Permanent —Matxinada iraunkorra—. Atzo
Iruñean eskainiko den emanaldi bakarrean Bloody Sunday ikusi genuen.
Bloody Sunday: Igande Odoltsua, Igande Madarikatua. Bloody Sunday-z
geroztik, Irlandan ezer ez zer berdina izan. Eta atzoko filma ikusi eta gero, U2 taldearen Bloody Sunday kanta mitikoa ere ez dugu berdin adituko.
No comments:
Post a Comment