2018-12-09

Maiatz aldizkarian, Wislawa Szymborskaren "Eskua"



Azokatik etorri berria, Maiatz poesia aldizkaria Durangotik ekarria. Aurtengo azokaren azken eguna eder askoa izan da, jende anitz baina ez itotzeko bezainbertze; lagun zaharrekin mintzatzeko eta lagun berriak egiteko aukera ezin hobea.


Maiatz aldizkaria eskuratu berrian, besteak beste, Wislawa Szymborska olerkari poloniarraren Eskua izeneko poema topatuko duzu.


Eskua 

Hogeita zazpi hezur
hogeita hamabost giharbi mila nerbio-zelula, gutxi-gorabehera.
Aski eta sobera idazteko
bai Mein Kampf
bai Winnie the Pooh.


Polonian idazten omen da Europako poesiarik onena, eta blog honetan bertan Wislawa Szymborska Nobel saridunaren bertze hiru poema argitaratu dira jada: Batzuei poesia gustatzen zaie, Hitlerren lehen argazkia eta Aireportuan, hurrenez hurren.

Maiatz aldizkariaren eskutik, osotara olerkari poloniarraren berrogei olerki jartzen ditugu lagun poesiazalearen eskura, baita Wislawa Szymborskaren testu ezin interesgarriago bat: Nobel saria jasotzerakoan olerkariak berak eman zuen hitzaldia, estreinakoz euskarara ekarria.

Aurtengo Azoka amaitu egin da, eta biltzeko tenorea heldu da: fini eta kitto!



No comments: