Haibuna 俳文
Matsuo
Bashōk
erabili zuen estrainekoz "haibun"
hitza
XVII.
mendean;
1690ean Kyorai
ikasleari idatzitako eskutitz batean agertzen delarik. Bashō
izan
zen lehen haibun egilea, berak idatzi baitzituen
haibun batzuk egindako bidaietan,
ospetsuena,
Oku
no Hosomichi.
Haibun
tradizionalak leku baten,
pertsona baten edo objektu baten deskripzio
laburra izaten zuen, edo
bidaia
baten egunerokoa, edo poetaren bizitzaren
beste
gertakari batzuk.
Haibunak
idatzi
zituzten, besteak beste, Yosa
Buson, Kobayashi Issa eta
Masaoka Shiki haikugile
ospetsuek.
Haibunaren ezaugarriak
Normalean,
haibun batek prosazko paragrafo bat (edo gutxi batzuk) izaten d(it)u,
eta haiku bat (edo gutxi batzuk gehiago)
Haibuna
testu labur bat da —ezen ez motza— prosa eta poesia uztartzen
dituena, beti ere Japoniako estetikaren ikuspuntutik. Prosazko zatia
ez da oso luzea izan behar, eta 300 hitzetatik ez pasatzea aholkatzen
da.
Hortaz,
testu narratiboarekin batera estetika japoniarreko poema bat
behintzat agertuko da, haiku bat (edo gehiago) normalean, baina baita
senryu, zappai, edo tanka bat.
Prosaz
hasten da haibuna —prosa poetikoa izanik ere— eta hari
narratiboaren maila gorenean haikua agertzen zaigu, hasierako zati
narratiboaren etena, bat-bateko agerpen poetikoa, bukaerako haikua.
Haibuna,
beraz, genero poetiko diskurtsiboa dugu, non prosa poetikoa eta
haikua, biak, batera agertzen zaizkigun; prosa poetikoaren gailurrean
haikua agertzea izaten da eskemarik errepikatuena, bakarra ez den
arren.
Haibun
batean egoera bat deskribatzen da, edo une berezi bat, era zehatz
batez kontatua... edo izan daiteke amets baten fikziozko kontakizuna.
Haiku osagarriak, prosazko testuarekin uztartuak, prosazko zatiarekin
lotura zuzena ala zeharkakoa izan dezake, eta haikua biribiltzeko edo
prosaz kontatutakoa argitzeko idatzi ohi da, baina ez errepikatzeko
jadanik prosaz adierazitakoa; izan ere, haikuan prosan jadanik
esandakoa errepikatzea sahiestu egin behar da.
Haibun
batean bidaia baten berri eman ohi da, baina bidaia hori fisikoa ez
ezik buruan sortua ere izan daiteke, eta ez da deskribapen hutsa
izatera mugatzen, bidaian sortutako sentimenduek eta emozioek ere
garrantzi handia dutelarik.
Hori
horrela, iraganeko oroitzapenak izanagatik, askoz eraginkorragoa da
orainaldian eta lehen pertsonan idaztea, eraginkortasun
komunikatiboa handiagoa izate aldera. Orainaldia baliaturik,
irakuleak egilearekin batera bidaia horiek, bizipen horiek,
partekatzen ditu, orain eta hemen gertatzen ari direlako sentsazioa
komunikatzeko.
Haibun
bat idazteko orduan —haikuan bezala— less is more edo
gutxiago gehiago da urrezko arau kontuan hartu behar da; ez da,
beraz, luzamendutan ibili beharrik, ez perifrasi luzeetan galdu
beharrik: proza zorrotza baliatu behar du idazleak —ez motza, bai
laburra—.
Bukatzeko,
prosaren osagarri den haikua bukaeran agertu ohi bada ere, egilearen
esku dago jartzea bat baino gehiago —ez gehiegi— eta tartekatzea
haikua(k) prosan zehar, estiloak estilo.
Egia
da, bestalde, ingelesezko Contemporary
Haibun aldizkariaren azterketa labur bat eginda, aditzaren
denborari erreparatuz gero, aise ikusten da kasu zenbaiteten lehen
aldia agertzen zaigula (Tense-Use and Haiku-Appearence in
Contemporary Haibun), bertan aldaera
anitz agertzen direlarik.
Laburbiltzeko,
haibun-egilea, beraz, bada narratzaile bat haikugile izan nahi
duena... edo haikugile bat, narratzaile izan nahi duena... biak,
segur aski.
Haibuna Japoniatik at
Haibuna
Japonitik at ere zabaldu da.
Ingelesez,
lehenbiziko haibuna izan zen James Merrill amerikarraren Prose of
Departure, The Inner Room
liburuan argitaratua (1988).
Estatu
Batuetan jarraituz, ingelesezko lehenbizko haibun-lehiaketa 1996an
izan zen, Lehiaketa horren ondorioz Wedge of Light eman zen
argitara 1999an. Urte bat lehenago argitaratu zen ingelesezko lehen
haibun-bilduma, Bruce Ross-en
Journey to the Interior: American Versions of Haibun
Bruce
Rossen beraren ekimenez haibun-bilduma bat atera zen 1999az geroztik
American Haibun & Haiga urtekaria, gaur arte jarraitzen
duena, 2003az geroztik Contemporary Haibun izenarekin bada
ere; 2005az geroztik Contemporary Haibun Online ere Interneten
dago.
Britainia
Handian, berriz, David Cobbel-ek British Haiku Society
elkartea sortu zuen, 1990ean
Frantzesez,
duela urte gutxi, 2011ko otsailean, Association Francophone pour
les Auteurs de Haïbun sortu zen, eta 2014an elkarte horrek berak
eman zuen argitara Chemins croisés, frantsesezko
haibun-antologia bat.
Gaztelaniaz
abiapuntua jarri zuen Octavio Paz mexikarrak —Eikichi Hayashiyaren
laguntzarekin— Bashōren
Oku
no Hosomichi,
1957an
itzuli zuelarik.
Hojas
en la Acera aldizkaria, haikuan berezitua izanik ere, haibunak
argitaratu dira. Gurean, Luis Elir Luelir eta Pedro Pagés
Yama lagunek haibunak idatzi dituzte, batzuk ikusgai blig
honetan: http://haibun575.blogspot.com.es/,
Albaceteko beste lagun batekin batera sortua.
Gaztelaniaz
Ameriketan ere haibuna idazten da; Perun, adibidez, Alfonso Cisneros
Cox dute.
No comments:
Post a Comment