2019-11-09

Joan Margarit-en poema bat, Gauezko ordutegiak

GAUEZKO ORDUTEGIAK

Ohean zure ondoan natzalarik, 
trenen joan-etorria dut aditzen,
eta beraien leihoetako argi piztuek
ene kopeta dute zeharkatzen
gau honen belusa urratzen.
Isilune bakoitzak argi
gorri bat uzten dit kable eta trenbide
ilun eta dirdiratsuen pentagraman
nota bat. Ohean zure ondoan natzalarik,
soinurik tristeena duten
trenak urruntzen ditut aditzen.
Agian tren horietako batera ez igotzean
okertu egin naiz.
Agian ongi jokatzea —zuri besarkaturik—
gauezko trenak pasatzen uztean datza azkenik. 



No comments: