Aziza
Mrabih
Aziza
gazteak tea
prestatu du, te
apartsua,
aparrik ezean ez baita benetako tea.
Lehen
tea,
garratza,
basamortuaren
garraztasunaren adierazgarri,
haizearen
zaporea duena.
Bigarren
tea,
xamurra,
oso
xamurra,
aiton-amonen
laztanen pare,
amek
egindako
ogiaren
zaporea duena.
Hirugarren tea gozoa, oso gozoa, gure Lurra bezain gozoa, Mendebaldeko Sahararen zaporea duena.
Laugarren
teak esperantzaren
zaporea du,
sahararrak
Mendebaldeko
Saharara noizbait
itzuliko
diren
itxaropenaren zaporea, Lotsaren
Harresia
gaindituta
familiak
berriz bat egiteko,
atzerrian errefuxiatu emandako urteetako oroitzapenak bizkarrean
hartuta.
Topa
dagigun
jadanik ez daudenak gogoan, topa dagigun zure izenean eta denon
gizenean, eta topa egin dezagun Sahara
askearen alde!
Azizak
erretilua
pixka bat garbitu, eta beste lau te prestatzera doa,
apartsuak, oso apartsuak, zeren eta aparrik
ezean ez baita benetako tea: garratza, xamurra, gozoa... eta
beti-beti, esperantzaz beteak.
Josep
Borrell ministroak “atentatu-arrisku berehalakoa” zela-eta
Saharara ez joateko deia egin zuen, Marokoko atzerri-ministroarekin
batzartu eta gero. Marokoko ministroaren amua irentsi eta ustezko
atentatu-arriskuaren arrain ustela zabaldu zuen Borrellek.
Atentatuak aste horretan bertan
izan ziren, bai, baina Londresen eta Amsterdamen,
eta Josep
Borrell ministroa
ez zen azaldu adierazteko
ez zela komeni joatea Erresuma
Batura edo Herbereetara.
Aste
horretan bertan Euskal Herritik Saharara
joan zirenak itzuli egin dira jada, ongi
eta onik, besteak
beste,
Berriozarko
okina.
Gaur
goizean
esan dit, hirugarren aldia dela Saharara joan dela,
eta gero eta gusturago joaten
dela.
Josep
Borrell
ministroaren arrain ustelaz oroitu naiz.
No comments:
Post a Comment