600 kilo elikagai bildu dute Sanduzelai
eskolako ikasleek Lesbos-en baldintza penagarrietan dauden errefuxiatuentzat, ZAPOREAK
elkartearekin elkarlanean
Iruñeko Sanduzelai eskolako 6. mailako ikasleek 1936ko
gerla landu zuten lehen hiruhilekoan, eta gerlaren kausak eta ondorioak izan
dituzte hausnarketa gai. Hausnarketa lerratu zen konfliktoen ondorioetara eta,
batez ere, nola ekidin ondorio horietara heltzea.
1936ko gerlaz eta memoria historikoa ez ezik, ikasleek
gaur egun ere gerlak non dauden, zergatik eta ze ondorioak dituzten ikertu
zuten Hori horrela, oraindik gerlak badirela ikasi zuten, Sudan, Kongo, Irak,
Afganistan edo Sirian, eta edozein unetan pizten dira berriak, Berriki Armenian
eta Saharan gertatu den bezala. Era berean, ikasi zuten, 39ko gerlan bezala, konflikto
horien ondorioetako bat errefuxiatuena dela
Hausnarketatik harago, 6. mailako neska-mutikoek zerbait gehiago egin nahi izan zuten. Irakasleak ZAPOREAK elkarteko ordezkariekin kontaktuan jarrita eta elkarte honekin elkarlanean, elikagaiak biltzeko kanpaina bat abiatu zuten, Lesbosen pilaturik dauden errefuxiatuei laguntzeko.
Argazkian ikus daitekeenez, oso emaitza ona lortu dute. Zorionak!
No comments:
Post a Comment