Ez dira anitz maitasunaren aurpegiak.
Mundu zahar baten ilunantzetik
ateratzen direlarik dakuskit.
Hildakoak eta bizirik daudenak nahasi egiten ditut,
galerek
—gela bateko lanparen gisara—
bizitza ematen diote ene intimitateari.
Ordena horren beharra dut. Kontakizun
hartan
biziko banintz bezala, Hemingway-ren
ipuinik laburrenean,
A Clean, Well-Lighted Place.
Zure poesia horixe da niretzat
toki garbi, argi-argi bat.
No comments:
Post a Comment