2007-12-08

Supazter txokoan egoteko eta kontatzeko

Bihartik aitzina eguraldi hitsa eta hotza, supazterrean emateko egunak omen datozkigu... Baina supazter txokoan ezinbestekoa da istorio on bat izatea, zer kontaturik izatea...Eta Durangoko Azokan atzo egon ginen arren, ez genuen nobedade handirik ikusi... Iraganaren bidea izeneko blogean horrelako istorioak dituzu irakurgai. Istorio horiek Supazterreko Eleak izeneko liburu ederretik atereak dira; liburu hori argitaratu zuen aspaldi Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak, Garraldako Xamar idazlearen ekimenez. Antzinako istorioak ezin ditugu ahantzi aitzina eginen badugu, eta Iraganaren bidetik abiatzeko gonbitea egin nahi dizuegu, beti ere geroari beha iragana ahantzi gaberik.

No comments: