2010-08-22

Ezkontza Berriozarko labategian



Zu, Sara, lur zara.
Zu, Patxi, zuhaitza.
Zu, Sara, ur.
Zu, Patxi, mendi.
Zu, Sara, su.
Zu, Patxi, haitza.


Horregatik ez da kasualitatea
gaurko ospakizuna Zorrokan egitea.

Zorrokari darion ura bezalakoa
izan dadila zuen bizitza zoriontsua:
gardena, argia, garbia, oparoa
eta amaierarik gabekoa.

Izan dadila Zorrokaren ur emaria
zuen zoriontasunaren lekuko eta bermea.

No comments: