Bedeinkatua izan dedilla
Sagardoaren graziya
Bai ere ta kupira gabe
Eraten duen guztiya
Erari onek gizon askori
Ematen dio biziya
Au edan gabe egotia da
Neretzat penitentziya
XIX. mendearen bukaeran sortutako bertso anonimo hauek ez dute graziarik galdu. Sagardoaren txinparta daramate barruan. Aurtengo jaietan, beraz, badakizue zer edango dudan nik...
Baina nola deituko beharko genioke edari txinpartadun horri: sagardoa ala sagardroga? Ikusita jendeak nola edaten duen... Eta ez naiz nitaz ari, jakina, gehiegikeria horiek beti jendeak egiten
baititu... Baina jaiak izanik, edan dezagun ausarki eta asma dezagun sagardroga eta dedagun. Dedagun? Bai, dedagun “edan dezagun” aditza baina era trinko asmatu berrian. “Jaietan sagardroga dedagun” agian ez da politikoki polita, baina zer ospatua badugunez, dedagun, dedagun!
No comments:
Post a Comment