2023-05-07

Piriniotako V. mikroipuin lehiaketa


Iragan den ostiralean, Piriniotako V. mikroipuin lehiaketaren sari-emate ekitaldia ospatu genuen.  Helduen kategoriari lotuko natzaio azpimarratzearren kategoria honetan maila handiko ipuinak aurkeztu direla, iaz baino gehiago eta sei-zazpi ipuin zinez on-onak.



Lehen saria egokitu zaio Petrus ezinenez ezkutatzen zen Erronkariko Oihane Garmendiari, Bete eta Hutsune ipuinari esker: gai unibertsala izanagatik bertako egoerara egokitzen asmatu du ipuin originala lortuta. Ehun hitzeko mikroipuina idatzi du Oihanek, baina arazorik gabe irakur daitekeena, batez ere puntuazioaren erabilpena aratz eta argia baliatu duelarik.




Iazko edizioan lehen saria irabazi zuenak, Bizkaiko nafartarra den Patxi Gaztelumendik, aurtengo bigarren saria eskuratu du Harpeako altxorra ipuinari esker. Euskal literaturaren erreferenteak baliatu eta artez josi ditu, ipuina pisutsu bihurtu gaberik ere; hori horrela, guretzat hain ezaguna den toki bati literatur maila erantsi dio, bertako eleak eta kokaguneak baliaturik.


Mila kilo bana zorion guztiei



   

No comments: