Gerarren aurkako Hitzak izeneko ekimenean, iaz, bertso hau botatzea otu zitzaidan, Ukraniako gerla hasi berria zelarik. Hori horrela, eta urtebete iraganda, atzo beste bertso hau etorri zitzaidan burura:
Ukraniako gatazka hemen gogoratzen
Europaren geroa ez doa argitzen
Gezurrak ta hezurrak
dituzte pilatzen
munizioak saltzen
obusak botatzen
Yanki begiratzen
poltsikoak betetzen
asmatu nuen baina
ez nau lasaitzen. (bis)
Eta harira badatorrenez, aspaldi handian Iruñean egindako pegatina bat berreskuratu egin dut, harri-bitxi bat, Golkoko Lehen Gerlaren garaikoa, iragan den mendeko azken hamarkadaren hasierakoa, beraz; Herri Batasunak egina da eta, urteak joan urteak jin, tamalez garkotasunik ez duela galdu erranen nuke nik...
No comments:
Post a Comment