Sergie Pàmies idazle kataluniarraren ipuin bilduma hau, Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu —Si menges una llimona sense fer ganyotes— (Txalaparta, 2011) hirugarrenez irakurri berri dut. Liburuen lehen orrialde txurian data jartzeko ohiturari esker, badakit 2011n irakurri nuela estrainekoz. Limoiaren zapore garratza baino, oso zapore goxoa utzi zidan liburu honek irakurri nuenean, eta oraingo honetan, gozatu dut berrirz ere.
Hogei ipuinek osatzen duten bilduma hauek aniztasunaren dohaina dute, eta, beraz, irakurle orok erran lezake ipuin-bilduma hau irakurritakoan, “ipuin batzuk beste batzuk baino gehiago gustatu zaizkit”; ez zait oso iruzkin burutsua, Pelloren egia baita ipuin bilduma batean, ezinezkoa dela ipuin guztiak izatea berdin maitagarriak neurri berean ala gorrotagarriak neurri berean; ipuin bilduma orotan, berez, aurkitzen ditu irakurleak beti gustagarriagoak diren ipuin batzuk bestetzuk baino, jakina.
Nolanahi, Sergi Pàmiesen ipuin bilduma honetako ipuin guzti hauek iradokitzaileak dira, aberatsak, eta idazle-ofizioa ederki egiten duen froga idazkera-estiloan datza: ipuinotan ez dago ez sobera, ez falta duen deusik, egileak ipuinak zorroztu, berridatzi eta azaleko kontuak kimatu dituen seinale, maisutasunaren erakusgarri ene uste apalean.
Ipuin guztietako hasierak izugarri zaindu ditu Pàmisek, ipuinari ekiteko egunerokoa edo ohikoa den egoera edo anekdota bat baliatzen du, eta aitzakiatzat hartuta, ipuina abiatzen da; aise ikusten ahal du bere burua irakurleak pertsonaia zenbaitetan, hasieran bederen... eta irakurlea harrapatuta sentitzen da, berez, eserialdi bakar batean guztia irakurtzen duen arte.
Ipuinetan protagonista anonimoak pertsona arruntak dira, baina gaurko gure gizartearen gaixotasun isilak pairatzen dituzte (segurtasun eza, isolamendua, abandonua, harremanetarako gaitasun urria eta beste portaera-nahasmendu zenbait), baina idazlea ez da luzamendutan ibiltzen deskribatzen patologiarik, protagonistek egiten dituzten ekintzen bidez eta zertzelada laburren bidez ikasten dugu gertatzen zaiena.
Bukaeretan ere, idazleak asmatu egiten du bete-betean ipuinak biribiltzeko, irakurlea , gehienetan, txundituta utzirik.
Txokolatearekin gertatzen den bezala, ez da komeni txokolate-tableta guztiak jatea takada batez, tripako minik izan nahi ez badugu; gainera, hori eginda ez genituzke gozatuko ez txokolatea, ez ipuinak. Komeni da, komeni denez, txokolate batetik bestera trago bat ur hartzea, denbora tarte bat uztea alegia, ipuinak utzitako zaporea aho sapaian bueltaka dabilkigularik, txokolatearen entzimek gure burmuinean sortutako ideia, zalantza, ezinegona, harridura, durduza, irribarrea, eta bestelako sentsazioaren oihartzuna aditzen.
Ipuin
gutxi batzuk aipatzearren, horratx:
Beste bizitza L’Altra vida
Bildumari
hasiera ematen dionaren hasiera maisulantzat har daiteke: “Hil behar izan nuen
maite ote ninduten jakiteko”... Hasiera horrekin, nola ez jarraitu irakurtzen?
Gure
gerre
La nostra guerra.
Gerrari
buruzko ipuin bat eta idazketari buruzko testua, metaliteratuta adibide bat,
eta ez bakarra liburuan, idazle-jendearentzat biziki interesgarria.
Ur-tanta
bi bezala
Com dues gotas d’aigua,
Oso
laburra baina ezinbestekoa; egileak berak azaldu duen bezala bideoren batean,
kamera geldoaren teknika erabiltzen du batzuetan; ipuin hau horren froga.
Eriondoa Convalescència.
Gauez
emaztearen dei batek ekarriko du irakurlea harrituko duen istorio bat,
aitaginarreba ospitalean dela eta nezeserra prestatzeari ekiten diolarik
protagonistak.
Esperimentua L’experiment
Artur
pertsonaia, bizi-esperimentu baten protagonista; beste ipuin eder bat,
eskarmentu handiko irakurle bat ere harritzeko modukoa.
[...]
Entrenamenduak bizi izateko moduan ere, Arturrek borroka bera antzematen du
sormenaren eta inprobisazioaren artean, eta jarraikitasunaren eta koherentziaren
artean. Batzuen indarrak besteen talentuaren osagarri dira, esan ohi dute
adituek.[...]
Fikzioa Ficció
Metaliteraturaren
bidetik jorratutako ipuin biribila: bilduma osoan gehien gustatu zaidana, segur
aski, idazkuntzari dagozkion zatiengatik; horratx:
[...] “Klimak ere ez
dio ezer eransten narrazioari. Batzuetan, pertsonaien jokaera jakin batzuk
zuritzeko, istorioek eragin dramatikoko elementu klimatologikoak izaten
dituzte. Euria goian behean egiten badu, esaterako, espero izatekoa da tren bat
errailetik irtetea, edo itsasontzi bat hondoratzea, edo hegazkin bat,
turbulentzia espiral batek irentsirik, bidaiariek jainko osagarriei otoitz
egiten dieten bitartean [...]
Argazki
bat
Una fotografia.
No comments:
Post a Comment