Ekainaren 7an Emailearen
Eguna ospatzen da. Aukera hau baliatu dut emaileei eta emaileen senideei eskerrik beroena adierazteko,
Izan ere,
transplanteez hitz egiten dugunean, ezer baino lehen, baitezpadakoa da eskerrona adieraztea bai emaileei
eta baita haien senideei ere dohaintzaren eskuzabaltasunagatik, zeharo
altruistak direlarik.
Pelloren egia bada ere, emailerik gabe ez dago transplanterik, bistan da, ezta dohaintzen elkartasun desinteresaturik gabe ere.
Orobat, eskerrik
asko zirujau, erizain eta sendagileei ere eman beahr zaizkie, baita, Osasunbideko langile
guztiei ere, gutxitan txalotuak, lanean ez beti aitortuak eta gehiegitan
ezezagunak eta ezikusiak.
Bada epitafio
gisa erabili ohi den testu labur bat bat, eta emaile izan beharraz kontzientzia
hartzeko lelo gisa baliatzen ahal dena:
Bizi emankor dena
ez da hiltzen ahal;
maitasunez libreki emana
ez daiteke ezerezean gal.
No comments:
Post a Comment