2009-01-24
Berriozarren ere, Palestinaren alde
Estatu terrorista batek, bere burua zuritzeko, ebazten du nor den eta nor ez den terrorista: gorrotoa erein eta aitzakiak eraikitzen ditu.
Itxura guztien arabera, Gaza-ko oraingo hilkintza honen eraginez, terroristak hil ordez, terroristak biderkatuko dira.
Hitzok ez dira nireak, Eduardo Galeano idazle uruguaiarrenak baizik.
1948tik palestinarrak umilazio iraunkorrera kondenatuta bizi dira. Arnasa hartzeko ere baimena behar dute palestinarrek: aberria, lurrak, ura, askatasuna... den-dena galdu dute. Agintariak aukeratzeko eskubidea ere galdu dute: behar ez zenari botoa eman diotenean, zigorra jaso dute. Gazak jaso du zigorra. 2006ko hauteskundeak Hamas-ek argi eta garbi irabazi zituenetik, Gaza ihesbiderik gabeko sagu-zulo bihurtu zen.
Demokrazia luxu bat da, denok merezi ez dugun luxua, ez Palestinan, ez Euskal Herrian, eta Gazako triskantzaren harira mundu kapitalistaren hipokresia ageri-agerikoa da.
Beste hainbat kontutan gertatzen den gisara, diskurtso hutsalak, azalpen arranditsuak eta jarrera epelak lagungarri zaizkio Estatu sionistari inolako zigorrik jaso ez dezan. Europa zaharreko agintariek tipula malkoak isurtzen dituztelarik, eskuak pozez igurzten dituzte, Gaza berreraikitzeko negozioa buruan dutela.
Horren adierazgarri duzue Espainiako Gobernuaren jokamolde hipokrita: hitzez palestinarren alde agertuta ere, ekintzez Israelgo Armada hornitzen du. Izan ere, Madrilek Tel Aviv-i 2007an lau milioi euroko armak saldu zizkion. Zenbat palestinar hil dituzte Made in Spain arma horiek?
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment