2009-01-01

Ur goiena, ur barrena




Ur goiena, ur barrena
urte berri ona
urte berri egun ona

baita guk ere umore ona.

Etxe honetan sar dadila
bakearekin osasuna
onarekin ondasuna
urte berri egun ona.






Etxarriko lagun batek bart igorri zidan mezu bat ekarri dut bere horretan blog honetara. Sakanan ez ezik, Berriozarren ere urteko lehenengo egunean batzuk badugu auzo zaharrera igo eta zorrokatik ura edateko ohitura. Ur berriak bizkortzeko eta indartzeko ahalmena duenez, gaur ere familiako guztiok igo gara azken urteetan egin dugun gisara.

Gainera, goiz eder honetan, ez gara bakarrak izan. Lagun batekin baino gehiagorekin topatu gara menditik bueltan zetozela: izan ere, beste batzuek Ezkabako tontorreraino igotzen dira urteroko lehenbiziko egunean...

Nolanahi den ere, Ezkabako Talaia honetatik, urte barrigon! Uuupps! Erran nahi baita... urte berri on!
On egin diezazula janak eta kalterik ez edanak.

No comments: