2010-04-08

Arrapatu laranda (sic) eta mandarinak:


Espainiako ministerio biren ekimenez, laranda (sic) eta mandarinak jateko garaia dela aholkatzen digute. Gainera, jarraian, punturik gabe (.) "arrapatzeko" agintzen digute. Beredatzi urteko nire alabak bai harrapatu zituela akatsak, pediatraren kontsultaren atarian baitago afixa hori.

Eta zer esan? Utzikeriaren, ganoragabekeriaren, interes ezaren eta axolagabekeriaren seinale dela? Itzulpena baino itzalpena dela? Itzulpen penagarria? Baita negargarria ere.

Laranda eta mandarinak jateko aholkua, mando arin batek edo asto handi batek emana.

No comments: