Ez dago batere gaizki sari bat jasotzea, noizbehinka bada ere. Lamien urrezko orrazia izeneko saria jasotzeko ohorea izan genuen beste lagun bat eta biok iragan den ostegunean. Sari hori, izan ere, Nafarroako euskarazko hedabide guztiek partekatua eman zen eta Berriozarko Zorrokaria aldizkaria egiten dugunon izenean jaso genuen. Diploma xume baina polit askoa, Asisko-k egina. Baten batek galdetu zidan ea zenbat urte generaman gure aldizkariarekin. Kontuak atera eta... hamabi urte badaramagula ihartu nintzen. Hamaika gehi bat. Askotxo dira gurea bezalako Erraza da esaten, baina zaila gauzatzen.
Azken bi urteotan, gainera, Eguzkiplaza.net-ekoei esker, Interneten ere ikusgarri jarri ohi da gure hilabetekaria, artxibategi digital baten modura.
Euskarazko prentsan dabilenak badaki ez dela aberastuko, ez duela izanen beste batzuek duten oihartzuna, baina nago gaurko Berriozar bera ez zela berdina izanen Zorrokaria gaberik... Kontua ez da dominak jartzea bularrean, baina noizbehinka errekonozimendu pixka bat jasotzea, zinez, gogobetegarria izaten da.
Ez, ez dago batere gaizki sari bat jasotzea, oso-oso noizbehinka bada ere.
2010-09-27
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment