Hipokresiarik gabe. Bonbondarraren kalaka gogaikarria baino hitzaldi aspergarriagorik ez dago munduan, monarkiazale batzuek ere hala onartua. Hamaika ikusteko jaioak gara, baina masokismorik ez, mesedez.
Telebista kate horietan guztietan diskurtso okaztagarri bera. Hamaika telebista kate ikus dezaket nik Lurreko Telebista Digitalari esker, baina gure seme-alabek Doraemon, Kodea Lyoko, Hattori-ninja, One piece..., marrazki bizidunak euskaraz behera kargatzen dituzte, telebista kate horietako guztietako tele zaborra irentsi ezinik.
Hamaika telebista kate, baina ez Hamaika telebista Ea noizbait aukerarik dugun Hamaika Telebista ikusteko Nafarroan ere.
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment