2010-12-08

Montevideo-ko mojategian

Aspaldi hartu nuen koaderno ttipi bat patrikan eramateko ohitura. Uruguaira joan nintzalelarik, agenda txiki txukun bat eraman nuen eta bertan gelditu dira, jasota, hainbat eta hainbat kontu, hainbat eta hainbat ohar, hainbat eta hainbat oroitzapen.

Agenda ausaz ireki eta nirea ez den idazkera topatu dut: izen bat eta helbide bat:

Garbiñe Arrieta
Francisco Simon 2212
16000 Montevideo

Hortxe gelditu da betiko jasoa Garbiñe Arrieta zenak eskuz idatzitakoa. Ederki gogoratzen dut han hartu gintuenean euskaraz. Montevideon eta euskaraz! Eta zeinen euskara goxoa!

Moja euskalduna ezagutzera joan behar ginela esan zidatenean, hemengo serorategi eta komentuekin ez zuela zer ikusi handirik gaztigatu zidaten.

Eta kausitu nuen mojategia, hauxe:





Duela urtebete, Uruguain, presidente hautatzeko bigarren itzuliko hauteskunde-kanpaina zen, komentuko leihoan dagoen Frente Anplio-aren bandera hori lekuko.

Ez, ez du zer ikusi handirik Eukal Herriko komentuekin, ez horixe!

Frente Amplioko hautagaia, José Pepe Mujica, MLNko buruetako bat, tupamaro zahar bat . Bozketa aise irabazi zuen Frente Amplio delakoak eta martxoaren 1etik Uruguaiko presidentea da tupa ohia.

Ez, horrek ere ez du zer ikusi handirik Euskal Herriko kontuekin, ezta?

Uruguai minez nagoela aitortu dut aurreko testuan eta ildo beretik joan da oraingoa. Susmatzen dut duela egun gutxi Gurutze Plazako institutuko aretoan ikusitako payadoreek badutela zerikusirik nire idazki nostalgiko hauekin. Gabriel Lucero-ren eta, batez ere, Mariela Acevedo-ren kantuek eta kontuek piztu zuten nigan Uruguai min hau. Iruñeko emanaldia zorgarria izan zen, baina, tamalez, irudirik ez dut. Eskerrak Gasteizko emaldiaren zati bat Interneten dagoen

No comments: